Konpartsaren
15. urteurrena
Hurrengo azaroaren 5ean, larunbata, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak KALEJIRA antolatu du Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoien 15. urteurrena ospatzeko. Kalejiraren hasiera goizeko 11etan izango da eta erraldoi bakoitza Alde Zaharreko toki ezberdin batetik aterako da. Hauek dira ibilbideak:
* Lurra erraldoiaren ibilbidea: Compañía plaza, Tejería, Estafeta eta Mercaderes. (mapa ikusi)
* Sua erraldoiaren ibilbidea: Baratxurien plaza, Nagusia, San Saturnino, Udaletxe enparantza eta Mercaderes. (mapa ikusi)
* Ura erraldoiaren ibilbidea: Portal de Francia, Carmen, Navarrería, Curia eta Mercaderes. (mapa ikusi)
* Airea erraldoiaren ibilbidea: San Francisco, San Miguel, Zapatería, Pozo Blanco, Calceteros eta Mercaderes. (mapa ikusi)
Goizeko 12etan, denak elkarrekin, KALEJIRA egingo dute. Ibilbidea: Mercaderes, Chapitela, Gaztelu enparantza, Comedias, Pozo Blanco, Zapatería, Udaletxe enparantza eta Burgoen plaza.
13etan, Burgoen plazan 15. urteurrena ospatzeko EKITALDIA (euria egitekotan, ekitaldia, Autobus geltoki zaharrean ospatuko da).
17etan FESTA “Las Caballerizas“ Tabernan.
20etan FESTAk Aldapa Peñan jarraitzen du.
HATOR!