2013ko apirila
Hurrengo igandean, apirilaren 21ean, “Euskara herria josten” lelopean Sortzenek euskararen aldeko jaia burutuko du Villatuertan.
Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak bat egiten du jai herrikoi honekin eta bertan saioa eskainiko du. Hortaz, goizeko 11:30etatik aurrera, Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiak Villatuertako kaleak bere dantzekin alaituko dituzte. Gu han izango gara… eta zu?