Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa, 2001ean sortu zen irabazi asmorik gabeko Gazte eta Kultura Elkartea da. Gaur egun, konpartsa erraldoi-eramaileek, kiliki-eramaileek eta musikariek osatzen dute. Konpartsak lau erraldoi ditu eta lau metro baino gehiago neurtzen dute. Aipatu pertsonaiek lau elementuak irudikatzen dituzte: Lurra, Sua, Ura eta Airea. Erraldoiekin batera, lau kiliki ere egoten dira: Napoleón, Payaso, Pamplonica eta Demonio.
Gure jardueren artean kale animazioa eta erraldoien ohiko dantzak ditugu: kalejirak, baltseak, koreografiak…txikien gozamen handiagorako kilikiek lagundurik. Eta dena gaitari talde baten musikaz giroturik. Publiko guztiei zuzendua dago. |