2013ko Aldapako Sanferminak
Kaixo lagunok!
Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiak eta Payaso, Demonio, Pamplonika eta Napoleon
kilikiak gara. Jakingo duzuen bezala hurrengo asteburuan (irailaren 27, 28 eta 29) auzoko jaiak ospatuko dira, hau da, Aldapako Sanferminak.
Urtero bezala ostiral arratsaldean, larunbat goizean eta igande arratsaldean Iruņeko Alde Zaharreko kaleetatik ibiliko gara, gure dantzekin, auzoko kaleak eta plazak alaitzen.
Bestaldetik Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak bat egiten du Alde Zaharreko Jai Batzordeak prestatu duen herri egitarauarekin eta auzoko bizilagunak ekitaldi horietan parte hartzera animatzen ditugu. Gora Aldapako herri sanferminak!
Gora jai herrikoak!