gigantes
alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo
erraldoiak

2015eko Aldapako Sanferminak

aldapako sanferminak san fermin txikiKaixo lagunok!

Irailaren 25, 26 eta 27an, Iruñean, Aldapako Sanferminak ospatuko dira. Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak, Jai Batzordeak antolatu dituen ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Urtero bezala Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiek hiru saio eskainiko dituzte: ostiral arratsaldean, larunbat goizean eta ,azkenekoa berriz, igande arratsaldean. Espero zaituztegu!

Gora Aldapako Sanferminak!

Gora Jai Herrikoiak!

2015eko iralia

Ba al zenekien Iruñeko Udalbatzak Alde Zaharreko Erraldoiak gordetzeko lokal bat egokitzea onartu zuenetik 7 urte pasa direla?

Ba al zenekien oraindik ere mozio hori bete gabe dagoela?

Ba al zenekien Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak eta Iruñeko Udal Gobernuko ordezkariek zenbait bilera izan dituztela Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiak gordetzeko lekuari irtenbidea bilatu nahian?



eraso sexistarik ez2015eko Sanferminak

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak talde ezberdinek martxan jarri duten “eraso sexistarik gabeko jaien alde” kanpainarekin bat egiten du. Aldi berean Gora Iruñea plataformak Sanferminetarako prestatu duen egitarauan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Gora Sanfermin herrikoiak!

Eraso sexistarik ez!

Ekainaren 21ean erabakia ehuntzen

erabakia ehuntzen

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak bat egiten du Gure esku dago dinamika herritarrak, ekainaren 21ean igandea, “Erabakia ehuntzen” lelopean burutuko duen mobilizazioarekin. Horregatik Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiek egun horretan saioa eskainiko dute Iruñeko Alde Zaharreko kaleetatik. Espero zaituztegu!!!

 

2015eko Alde Zaharreko Eguna

2015eko alde zaharreko egunaHurrengo larunbatean, maiatzak 30, Iruñeko Alde Zaharreko Eguna ospatuko da. Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiek saioa eskainiko dute. Saioa goizeko 11:30ean Jarauta kaletik hasiko da. Espero zaituztegu!

Ibilbidea: Jarauta, Eslava, San Fantzisko Plaza, Kontseilua, Zapatería, Calceteros, Mercaderes, Estafeta, Javier, Calderería (SuBerri Tabernan ATSEDENA), Mercaderes, Udaletxe Plaza, San Saturnino eta Jarauta.

 
 
 

Aldapa 3, 31001 Iruñea-Nafarroa
erraldoiak_gigantes@yahoo.es
671 171 081
Web diseinua: Leire Irigibel Uriz

 
san fermin