gigantes
alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo
erraldoiak

2012ko Aldapako sanferminak

aldapako sanferminak san fermin txikito

 

 

Hurrengo irailaren 21, 22 eta 23an Aldapako Sanferminak ospatuko dira Iruņeko Alde Zaharrean. Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak bat egiten du jai herrikoi hauekin eta Jai Batzordeak antolatutako ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizue.

 

2012ko Herri Sanferminak

Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiek, uztailaren 8an, saioa eskaini zuten Gora Iruņea plataformak Sanfermin herrikoien alde prestatutako egitarauan parte hartuz.

herri sanferminak sanfermines populares

Maiatzaren 13an, igandea, LIP-DUB mundiala eta herrikoia

Jakingo zenuenez, ekainaren 16an martxa nazionala eta jaialdi parenafarroa bizirik lip-dubgabea izanen dugu Iruņean. Bertan, 500 urtez konkistaturik izan arren, NAFARROA BIZIRIK! darraiela baieztatuko dugu.

Maiatzaren 13-an, ordea, beste hitzordu garrantzitsu bat dugu.

Mezu honen bidez hain zuzen ere, gonbidapena luzatu nahi dizugu zuri eta zure ingurukoei, Iruņeko alde zaharrean zehar eginen dugun *LIP-DUB*ean parte hartzeko.

Ez utzi aukera pasatzen, sekulakoa izango da ta!

Iruņeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak bat egiten du bi deialdi hauekin, hortaz, maiatzaren 13an eta ekainaren 16ean Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiak bertan izango dira giroa alaitzen. Espero zaituztegu!!!

2012ko inauteriak

Inauteralde zaharreko inauteriak carnavales casco viejo pamplonai garaia aro nahasian. Otsailaren 18, 19 eta 20ean inauteria auzora helduko da eta egungo egoera ikusita, gozatzeko gogoak ere murriztu nahiko dizkigute. Beste aukera bat ere badago, etxean gelditu eta sasi telebista ikusi, hartara dirua ez dugu xahutuko. Hala ere, norbaitek uste al du konpartsako parranda zaleak etxean geldituko direnik..?

Beraz, mundu guztia kalera: irri egitera, ligatzera, muxukatzera, desmadratzera eta Alba dukearen armadaren aurrean auzoa defendatzera, gaur ere duela 500 urte bezala gu suntsitzeko zelatan baititugu. Baina berriz ere, inauteri hauetan bizirik iraungo dugu… ala mozkorturik iraun?

 
 
 

Aldapa 3, 31001 Iruñea-Nafarroa
erraldoiak_gigantes@yahoo.es
671 171 081
Web diseinua: Leire Irigibel Uriz

 
san fermin