2011ko ALDAPAKO SANFERMINAK
Aurtengo Aldapako sanferminetan Larragako eta Aibarko erraldoi konpartsak gure arteanizango ditugu. Hitzordua irailaren 24an, larunbata, goizeko 11etan izango da.
Testu honen azpian, Larraga eta Aibarko erraldoiei buruzko informazioa irakurri dezakezue.
Larragako Erraldoiak
1979. urtean Larragako udalak erosi zituen Aragonesa fabrikan. Erraldoi hauek Juan de Albret eta Catalina de Foix pertsonaiak irudikatzen dituzte, 3,50 metroko altuera dute eta 45 kg pisatzen dute.
Aibarko Erraldoiak
Erraldoi hauek 1994ko abuztuaren 15ean lehen aldiz Aibarko plazan dantzatu zuten. Aibarko erraldoiak “Santiago de Pla”, “La Bruja de Campolengo”, “El Dulero” eta “la Mujer Rural” pertsonaiak irudikatzen dituzte.
2011 ARAZURIKO JAIAK
Pasa den abuztuaren 26an, ostirala, Iruņeko Alde Zaharreko Erraldoiek Arazuriko festetan saioa eskaini zuten. Saioa arratsaldeko 6etan Arazuriko Plazatik hasi zen.