gigantes
alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo
erraldoiak

5 urte, eta etxerik gabe!

“Gaur, jai giroan murgildurik dago alde zaharra, lau erraldoi bertako kaleetan barna dabiltza, jendartean nahasturik. Antzinate klasikoan ustez izaki oro eta Unibertsoa bera osatzen zuten elementuak ordezkatzen dituzte lau erraldoi horiek. Ongi etorri auzora: Lurra, Sua, Ura eta Airea.
Duela bost urte, hala aurkeztu zuen bere burua Alde Zaharreko erraldoi konpartsak. Bost urteotan erraldoiek 50 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte: batzuk tristeak izan dira –Aldapa tabernako Antoniori egindako omenaldia edo gure Gaztetxearen omenez egin dantza kasu–; Portugalera bidaia arrakastatsua egin da; ezkontza, kongresu, eta graziarik gabeko desfileren batean ere parte hartu da; eta noski, nola ez, baita auzoko jaietan ere. Oraino, bada “Nongoak dira erraldoi polit hauek?” galdetzen digun jendea. Alde zaharrekoak, erantzuten dugu harro. Izan ere, harro egoteko modukoa da: Erditzea hainbeste kosta eta gero... (beno, oraindik sosen bat edo beste zor diegu bildu genituen elkartasun mailegu horiei).
Beste ohiko galderetako bat ondokoa da: “eta... non gordetzen dituzue?” Erantzuna: “Egia esan, geuk ere ez dakigu”. Bai, bost urte igaro dira, baina auzoko erraldoiek ez dute gordetzeko lekurik. Bost urte daramagu elkarte ezberdinen elkartasunetik bizitzen: Burlatako Euskalherria Peñak, Mutiloako erraldoi konpartsak, Ortzadar dantza taldeak eta beren etxabeak utzi dizkiguten pertsonen zerrenda amaigabeak eman diguten elkartasunari esker, hain zuzen ere. Lerro hauekin, bihotzez eskertu nahi dizuegu.
Eliza, udal, artxibo, komentuetako... jendearekin hitz egin dugu, baina beti erantzun bera jaso izan dugu: “Ez da lekurik gurean”. Lekurik ez dela?
Udalari dagokionez, hitz egitea ere ez du merezi. Nafarroako jaien gainean egunkarietan agertzen diren artikulu errepikakorrak datozkigu gogora. Nafarroako herri orotan, beti berdin: “ez dago erraldoiak dantzatzeko jenderik, gazteria ez da animatzen, ohitura galduko da..., nahiz eta laguntza, diru-laguntza eta lokalak dauden, eta baita dantzatzeagatiko ordainsariak ere...”
Hemen ez, gure auzoan, jende gaztea antolatu da eta –lan eta ilusio handiarekin– konpartsa sortu du, bere poltsikoko dirua jarri du jantzi, tindategi eta konponketa gastuentzat, Aldezar konpartsako txikitxoei erakutsi die etorkizuneko egiazko erraldoi eskola sortuz... eta Iruñeko Udalak lan eskuzabal horri eman dion erantzuna: Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiei ez die deskantsatzeko lokalik uzten.
Gaur, Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiek gordetzeko lokal bat ez dutenetik bost urte igaro direlako. Gaur, Udalaren ardura faltagatik, gure erraldoiek kalean lo egin behar izanen dutelako. Jakin dezatela bizilagunek!
Horregatik, zuregana jo dugu, bizilagun.Auzoko erraldoiekin konpromiso txikia har dezazun eskatzeko. Ziur norbaitek hain maitatuak diren erraldoiak gordetzeko etxaberen bat baduela! Bai noski! Dei iezaguzu: 671 17 10 81 Kaleetan barna ikusiko dugu elkar! Entzun dadila gaita!

Kalejira kartela (2007ko apirila)

alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo pamplona kalejira lokala behar dugu

 
 

Aldapa 3, 31001 Iruñea-Nafarroa
erraldoiak_gigantes@yahoo.es
671 171 081
Web diseinua: Leire Irigibel Uriz

 
san fermin