gigantes
alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo
erraldoiak

Herri Sanferminak 2016

Azkeneko urteetan bezala, Gora Iruñeak antolatu dituen Herri Sanferminekin bat egiherri sanferminak sanfermines popularesnez, hurrengo uztailaren 8an, ostirala, Iruñeko Alde Zaharreko erraldoiek saioa eskainiko dute Iruñean. Saioa arratsaldeko 18:30ean autobus geltoki zaharretik hasiko da (ibilbidea ikusi).

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak bat egiten du Gora Iruñea! Plataformak antolatutako Sanfermin herrikoi, parekide, parte-hartzaile eta euskaldunekin. Gora herri sanferminak!!!

Egitaraua jeitsi

 

Alde Zaharreko eguna: "Alde Zaharra berri baten norabidean"

lade zaharreko astea semana del casco viejoAlde Zaharreko Jai Batzordeak “Alde Zaharra berri baten norabidean” lelopean aste osorako ekitaldi ezberdinak antolatu ditu. Ekitaldi hauek, maiatzaren 28an larunbata, Alde Zaharreko Egunaren ospakizunarekin amaituko dira.

EGITARAUA JEITSI

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak antolatu diren ekitaldietan parte hartzera animatzen zaitu. Aldi berean, maiatzaren 28an larunbata, Iruñeko Alde Zaharrean Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiek saio eskeiniko dutela gogoratzen dizuegu.

San Frantzisko eskolako haurren bisita

Gaur (apirilaren 28), gure lokalean, San Frantzisko eskolako haurrren bisita jaso dugu. Polita izan da!!! Eskerrik asko zuen bisitagatik!!!.

 escuela san francisco pamplona iruñeko san frantzisko eskola

Astigarragan saioa

Hurrengo larunbatean, apirilaren 23an, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoiek Astigarragan saioa eskainiko dute. Saioa goizeko 12etan Udaletxetik hasiko da.

 iruñeko alde zaharreko erraldoiak gigantes del casco viejo de pamplona

Lokal berriraino kalejira

erraldoiak lokal berrian
Pasa den larunbatean (urtarrilaren 2an), Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiek, udaletxe aurrean, Iruñeko Udalari eskerrak emateko baltsa dantzatu zuten. Hortik, kalejiran, bere egoitza berrira abiatu ziren. Hemendik aurrera Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoiek autobus geltoki zaharrean atseden hartuko dute.

 
 

Aldapa 3, 31001 Iruñea-Nafarroa
erraldoiak_gigantes@yahoo.es
671 171 081
Web diseinua: Leire Irigibel Uriz

 
san fermin