2020ko abendua
Kaixo kaixoooo!
Aurreko mezuan komentatu genizuen bezala, Covid gaixotasuna dela eta, urte osoa gure etxean konfinatuak gelditu behar izan dugu. Hilabete hauek luzeak izan dira, baina denbora probestu eta gure buru eta besoak berritzeko tarte bat hartu dugu Aitor Calleja eta Mikel Erasoren laguntzarekin. Eskerrik asko bikote!
Emaitza zein izan den ikusi nahi baduzue, abenduaren 21etik urtarrilaren 10a bitarte Condestable jauregitik pasa zaitezkete bertan erakusgai egongo gara eta. Hemen espero zaituztegu.
2020ko abendua
Kaixo lagunok:
Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiak gara. Aurten Covita dela eta gure etxean konfinatuak gelditu behar izan dugu. Zuek ikusteko irrikitan gaude!
Horregatik sorpresatxo bat prestatu dizuegu, baino oraingoz ezin dugu ezer gehiago kontatu...
Astelehenean berri gehiago izango duzue!
Bitartean asko zaindu zaitezte!
2020ko urtarrila
Hurrengo larunbatean, urtarrilak 18, Iruñean Fabaren Erregearen Festa ospatuko da eta horrekin batera gure erraldoiak Lurra, Sua, Ura eta Airea kalera aterako dira dantzatzera. Goizean 11:30ean eta arratsaldean 17:15etan aterako dira, Estafeta kalean dagoen Muthiko Alaiak peñatik. Bertan espero zaituztegu!!
Gogoratzen dizuegu ere, Iruñeko Alde Zaharreko Abarzuza liburudendan eta Auzoenean gure erraldoiak margotzeko koadernoa eskuragarri dagoela. Eskerrik asko!
2019ko Aldapako Sanferminak

2018ko Aldapako Sanferminak
Aldapako Sanferminak badatoz!
Aldapako Sanferminak irailaren 21, 22 eta 23an ospatuko dira. Aurten, irailaren 22an, larunbatarekin, Colla de Gegants de Molins d e Rei, Mendillorriko Erraldoien Konpartsa eta Astigarragako Txistularien bisita jasoko dugu. Saioa goizeko 11:00etan Udaletxe Plazatik hasiko da eta hau da burutuko dugun ibilbidea:
Santo Domingo, Auzogune, Santo Domingo, Merkatua, Jauregiko Aldapa, Maiatzaren Bia, Carmen, Navarrería, Calderería, Javier, Estafeta, Espoz y Mina, Gaztelu Plaza, Chapitela, Udaletxe Plaza, San Saturnino eta Nagusia (Condestable Jauregia).
Bestaldetik, Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiek ostiral, larunbat eta igandean Alde Zaharreko kaleak beraien dantzekin animatuko dituzte. Hauek dira burutuko dituzten ibilbideak:
|