gigantes
alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo
erraldoiak

HERRI SANFERMINAK 2011

Gora Iruñea herri plataformak (herri eta kultura kolektibo desberdinek pherri sanferminak sanfermines popularesarte hartzen dugun plataforma) herri ekimen programa zabala antolatu du 2011eko Sanferminetarako. 
Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsatik Gora Iruñearen egitarauan ospatuko diren ekitaldietan aktiboki parte–hartzera animatzen zaituztegu San Fermin parte hartzaileagoak, euskaldunagoak, parekideagoak eta herrikoiagoak lortzeko.  Animatu eta parte hartu!!! 

Gora Sanfermin Herrikoiak!!!

2011ko DONIBANEKO JAI HERRIKOIAK

alde zaharreko eguna día casco viejoEkainaren 18an, larunbata, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoiek bat egin zuten Donibaneko Jai Batzordeak antolatutako jai Herrikoiekin bertan saioa eskainiz. Saio goizeko 11etan hasi zen. Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiek, beraien dantzakin, auzo horretako kale eta plazak alaitu zituzten. Gora Jai Herrikoiak!!!

2011ko ALDE ZAHARREKO EGUNAalde zaharreko eguna dia casco viejo

Pasaden maiatzaren 28an Iruñean Alde Zaharreko Eguna ospatu zen, eta urtero bezala Alde Zaharreko Erraldoiek beraien dantzekin Iruñeko kaleak alaitu zituzten.

2011ko SORTZENEN JAIA

sortzen jaia 2011 alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo pamplona

Iruņeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak bat egin zuen maiatzaren 15ean, Sortzenek Takoneran, antolatutako Euskal Eskola Publikoaren aldeko Jaian.

10. URTEURRENA OSPAKIZUNA

Lagun agurgarriak,

Lurra, Sua, Ura eta Airea, Alde Zaharreko Erraldoiak, gure 10 urteurrena 10 aniversario gigantes casco viejo pamplona alde zaharreko erraldoiak lurra sua ura airea tierra fuego agua aire10. urteurrena ospatzen ari gara. Pertsona eta talde asko izan dira, oztopoak oztopo, gure besta eta alaitasuna auzoko kalera ateratzen jarraitzea ahalbidetu dutenak. Batzuk dantzarazi gaituzte, beste batzuk musika jo dute guretzat, baten batek bajera utzi zigun, kolektibo batek dirua utzi zigun patrikak hutsik genituenean, batzuei jostea tokatu zaie, beste batzuei jantziak lisatzea, margoa konpontzea, kamioian eraman gaituzte eta makillatu gaituzte… zuek guztiei eskerrak eman nahi dizuegu eta gure urtebetetze egunean gurekin egotea nahi dugu.

Ospakizuna apirilaren 16ean, larunbata, izanen da. Egun honetan kalejiratxo bat eginen dugu auzo guztiak eta kolektibo guztiek parte har dezazuen. Kalejira goizeko 11etan Jarauta kaletik hasiko dugu.

Eguerdiko ordu batean berriz, Burgoen Plazan, zuek guztiei eskerrak emateko ekitalditxoa burutuko dugu. Ospakizunarekin amaitzeko, arratsaldeko hiruretan Anaitasunan herri bazkaria eginen dugu, eta noski, dantzaldia ere. Bazkarirako bonoak, 20 euroren truke, Iruņazarra Tabernan eta Auzoenean salgai egonen dira apirilaren 12a arte. Agur bero bat, Lurra, Sua, Ura, Airea

ALDE ZAHARREKO ERRALDOIEK 10 URTE

Atzoko eguna ematen du auzokide berri batzuei ongi etorria emateko Alde Zaharreko kaleetan besta egin genueneko hura. Bere kale eta jendeari esker jaio ziren bizilagunak ziren, auzokide altu eta dotoreak: erraldoi berriak ziren.

Urte berri10 urteurrena 10 aniversario gigantes casco viejo pamplona alde zaharreko erraldoiakaren etorrerarekin Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsaren 10. urteurrena ospatuko dugu. Lurra, Airea, Ura eta Suaren 10 urteak. Urtean zehar eginen ditugun ospakizun ekintza ezberdinak iragarriko dituen logotipo berria aurkezten dugu gaur. Logotipo honek LURRAren emankortasuna, SUAren argia, URAren bizia eta AIREAren freskotasuna irudikatu nahi ditu.

Logotipo honen berri emateko eta 10 urte hauen ospakizuna iragartzeko, Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsak auzokide guztien artean oparitzeko egutegiak kaleratu ditu. Egutegiak auzoko dendetan eskuragarri izanen dira.

ZORIONAK LURRA, SUA, URA eta AIREA! ZORIONAK ALDE ZAHARRA!  

 
 

Aldapa 3, 31001 Iruñea-Nafarroa
erraldoiak_gigantes@yahoo.es
671 171 081
Web diseinua: Leire Irigibel Uriz

 
san fermin