gigantes
alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo
erraldoiak

La Comparsa de gigantes del Casco Viejo se adhiere al manifiesto, de la Comisión de fiestas, a favor de unos sanfermines txikis organizados desde y para el barrio.  Animamos a tod@s los vecin@s a adherirse!

SAN FERMIN TXIKI: AUZOKOA ETA AUZORAKO

1973tik modu herrikoi batean auzoak jarraiki antolatu ditu Sanfermin Txikiko jaiak, bere Jai Batzordearen bidez: ohiko zezentxoak, helduen krosa eta bestelako hamaika ekitaldi hunkigarri. 35 urtez irauten duen tradizio honetan, auzoak jaiak antolatu ditu auzorako.
Jai hauek parte-hartze eta auzolanaren adibidea ezin argiago dira. Jai Batzordea gune ireki bat da eta horretan hainbat talde, merkatari eta hamaika auzokidek parte hartzen du. Hasieratik jaiak auzoak antolatu ditu, udaletxearen laguntza nola edo halakoa izanik ere. Beti aurrera atera izan dira, batzuetan administrazioak trabak jarri arren (isunak, baimenak ukatuak...). Are gehiago, jai hauek gero eta parte-hartzaileagoak, herrikoiagoak, parekideagoak eta jendetsuagoak. Jai alai eta naturalak dira... Alde Zaharreko errealitatearen eta sentimenduaren isla dira.
Gure ustez, bizilagunok gure auzoetako jaiak antolatzeko dugun paper horretan udalak laguntza eta erraztasunak eman beharko lituzke, kasu guztietan gure ekimenak errespetatuz. Tradizio herrikoia alde batera utziz, Alde Zaharreko jaiak antolatzeko Udalak beregain hartu duen erabakiaren aurrean, honetarako zure babesa eskatu nahi dizugu: auzoak Alde Zaharreko jaiak antolatzen jarraitu ahal izateko, bere Jai Batzordearen bidez. Sanfermin txiki, auzokide guztion artean handi !!

ERRALDOI ETA KILIKIEN GUTTUNA (2008 iraila)

Kaixo txikiok! Zer moduz zaudete? Gu, primeran, eta zuek berriz ikusteko gogoz. Aurten ere, Alde Zaharreko erraldoiak (Lurra, Sua, Ura eta Airea) kilikiekin (Payaso, Demonio, Pamplonica eta Napoleon) bilduko gara, San Fermin Txiki Egunean zuekin guztiekin laster egitera eta dantzatzera ateratzeko. Iaz oso ongi izan ginen, zuek ere horrela egon izana espero dugu, eta aurten ere primeran pasa nahi dugu.
Dakizuen gisan, egun bakoitzean gure auzoko, Alde Zaharreko, burgu ezberdin batetik aterako gara. Ostiralean, San Zernin burguko kaleetan barna ikusi nahi zaituztegu, larunbatean Navarrerían eta, igandean, berriz, San Nikolasen.
A! Eta bizkor korrika egiten jakin dezazuen espero dugu: kilikiok asko entrenatu dugu joan den San Fermin Txiki Egunetik, zuetako inor ez dadin gure bergatik libratu… kar, kar, kar… Erraldoiok ere urte guztia daramagu entseatzen, nahiz eta Udalak ez digun oraindik udalbatzak agindu zigun lokalik utzi. Hala ere, horrek ez digu eragotziko San Fermin Txiki egunean, berriz ere, zuekin ateratzea.
Beno txikiok, egun gutxi barru ikusiko dugu elkar; ea San Fermin Txiki Egunean ibilbide guztian barna laguntzen gaituzuen, ados? Laster arte eta ongi ibili!

2008ko SANFERMiNAK

Beste behin ere, Gora Iruñea! plataformak (bertan, hainbat talde herrikoik parte hartzen dugu) Sanferminetan garatuko diren ekitaldien herri programa antolatu du. Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak ekitaldi horietan modu aktiboan parte hartzera animatzen zaituzte, festok parte hartzaileagoak eta herrikoiagoak izan daitezen.
Era berean, uztailaren 9an, Gora Iruñea! plataformarekin lankidetzan, Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak Alde Zaharreko kaleak animatu eta girotuko dituela jakinarazi nahi dizuegu. Irteera goizeko 11:30ean Aldapa kaletik izango da.

2008KO ALDE ZAHARREKO EGUNEAN BANATUTAKO PEGATINA

alde zaharreko eguna erraldoientzako lokala orain pegatina lurra sua ura airea iruñea pamplona

NOTICIA PUBLICADA EN GARA EL 19/04/2008

Alde Zaharreko erraldoiek lekua izango dute Iruñean

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsak Udalak utzitako leku bat izatea onartu zen atzo Osoko Bilkuran, PSN, NaBai eta EAE-ANV taldeen bozekin. Leku egokia aurkitu bitartean, Autobus Geltoki Zaharreko gela bat erabili ahal izango dute, atzo onartutakoaren arabera.
Lurra, Sua, Ura eta Airea erraldoiei eta Napoleón, Payaso, Demonio eta Pamplonica kilikei bizia ematen dien konpartsak zoriondu egin zituen pertsonaia horiek, «bost urte baino gehiagoz saiatzen aritu ondotik, lasai eta eroso atseden hartzeko lekua» izanen dutelako. Alde Zaharreko bizilagunak eta Konpartsa lagundu duten taldeak ere eskertu eta zoriondu egin zituzten.
Berria ospatzeko deia egin bazuten ere, ez zuten oharkabean pasatzen utzi Udaleko UPN taldeak beraiekin izan duen jokaera: Orain arteko bileretan arazoa konpontzeko asmoa erakutsi dieten arren, atzo kontrako boza eman zutela salatu zuen Konpartsak.

 
 

Aldapa 3, 31001 Iruñea-Nafarroa
erraldoiak_gigantes@yahoo.es
671 171 081
Web diseinua: Leire Irigibel Uriz

 
san fermin