gigantes
alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo
erraldoiak

ALDE ZAHARREKO EGUNA 2009

Maiatzaren 30ean, larunbata, auzoa festaz janzten da. Kale eta plazetako egunerokotasuna festa bilakatuko da egun batez. Emanaldi eta artista gonbidatu handirik gabe. Bizilagunak, kolektiboak, talde kulturalak, dendak, tabernak... eta festara gehitzen den oro, gu geu izango gara artistak. Entsegurik behar ez duten artistak, gizon-emakumeon eta kaleko kultura baten aldeko eguneroko lana baita gure emanaldi handia.
Han egongo da Alde Zaharreko Erraldoi konpartsa, goitik gauza bakoitza bere tokian dagoela begira, egunero bezala, baina oraingoan auzoko zapia jantzita...


2009ko maiatza

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak hurrengo maiatzaren 24an, igandea, Euskal Eskola Publioaren aldeko, Sortzenek Iruñean antolatutako, jaian parte hartuko du. Goizeko 12etan Jarauta kaletik kalejiran aterako gara. HATOR!

16. KORRIKA (2009ko martxoaren 26)

Denok16.korrika dakizuen bezala gaur, osteguna, arratsaldeko 17:30ean, Tuteran, Korrikaren 16. edizioa hasiko da. Bertan ekitaldi ugari burutuko dira. Alde Zaharreko Erraldoi konpartsak korrikan parte hartzera animatzen zaituzte! 
Jakizue ere larunbat honetan goizeko 9:30ean Korrika Iruñeako Alde Zaharrean sartuko dela eta egun osoan zehar ekitaldiak eta kale animazioa egongo dela.  Alde Zaharra ere euskararen/korrikaren alde!!!



2009ko martxoaren 9a

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsak Bidartebidart inauteriak alde zaharreko erraldoiakko inauterian parte hartu du Joan den martxoaren 7an, larunbata, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa Lapurdiko Bidarteko herrira joan zen bere inauterian parte hartzeko.La actuación dio comienzo a las dos de la tarde y durante varias horas desfilaron y bailaron por las diferentes calles del pueblo.Emanaldia arratsaldeko ordu bietan hasi zen eta ordu batzuetan herriko kale desberdinetatik dantzan aritu ziren. Saio honi amaiera emateko erraldoiek bals erakustaldi bat eskaini zuten Udaletxe Plazan, Bidarteko koadrila desberdinek mozorrotuta ere beraien emanaldia egin zutelarik.

2009ko INAUTERIAK

ALDE ZAHARREKO INAUTERIAKInauteria badator! Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa bere mozorroak prestatzen ari da jada. Datorren otsailaren 20, 21 eta 22an festan murgilduko gara. Aurtengoan Erromatarrez, auzoak azkenean baditu bere termak (Euskal Jai zaharrean); amestua, lehentasunezkoa, ezinbestekoa, desiratua, irrikatua, aldarrikatua,… izan den zerbait, azken finean, auzoko inork eskatu ez duen zerbait. Aldrebes dagoen mundua da hau, inauteria bera bezala. Egun batzuetan kexak ahaztu ditzagun eta barrea, parranda, satira eta deskontrola izan daitezela garaile. Inor ez dadila etxean gelditu!

Alde Zaharreko Erraldoiak margotu nahi dituzu? (2008ko abendua)

Hurrengo abenduaren 10ean, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak proiektu berri bat jarriko du martxan. Oraingoan ere txikiei zuzenduta egongo da eta haurrek, Alde Zaharreko Erraldoi eta kilikiak margotzeko aukera izango dute. Liburuxka berri hori Iruñeko Alde Zaharreko hainbat dendatan erosteko aukera duzue, hiru euroren truke! OLENTZEROREN OPARI EZIN HOBEA!

alde zaharreko erraldoiak margotu nahi dituzu?

KILIKIKOLORE JEITSI

 
 

Aldapa 3, 31001 Iruñea-Nafarroa
erraldoiak_gigantes@yahoo.es
671 171 081
Web diseinua: Leire Irigibel Uriz

 
san fermin