gigantes
alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo
erraldoiak

2009ko irailaren 20

BARTZELONAKO ERRALDOIEN BISITA ALDAPAKO SANFERMINETAN

BARTZELONAKO LLIÇÀ DE VALL herriko erraldoien konpartsa Alde Zaharreko kaleak alaitzen ibiliko da Aldapako Sanferminetako larunbata goizean. Erraldoi hauek Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien konpartsak gonbidatu ditu.
Duela urte batzuetatik hona, Alde Zaharreko konpartsak toki ezberdinetako erraldoiak gonbidatzen ditu, denen artean erraldoi, musika eta dantza ezberdinez gozatzeko. Jadanik Tolosa, Lezo, Agoitz eta Donostiako Carmen kaleko erraldoiak izan ditugu gure artean. Aurten hurrengo larunbateko goizean, hilaren 26ean eta goizeko 10etatik aurrera kale Nagusitik hasita erraldoi hauen dantzaz gozatzeko aukera izanen dugu. Erraldoien topaketa horretan Alde Zaharreko erraldoiek, Donostiako Carmen kaleko erraldoiek eta berritasun puntua ematen Bartzelonako Lliçà de Vall konpartsak parte hartuko dute. Zuen zain egonen gara!

2009ko irailaren 17

Aurten, San Fermin Txikiko larunbatean BARTZELONAKO LLIÇA DE VALL ERRALDOIEN KONPARTSA izango dugu gurekin. Hau zuei iristarazteko eman diguten historia txikia da: “Badira urte asko Lliça de Vall gazteluan (Bartzelonatik gertu dagoen herri batean) Juan eta Violan (Yolanda) errege-erreginak bizi zirela. Herria basoz inguratua zegoen eta hau otsoz, espin zerriez. Payesak euren baratzan patatak landatzen zituzten bakoitzean animaliak basotik jaitsi eta uzta hondatzen zieten, berdin gertatzen zelarik oilo, ardi, eta abarrekin. Herritar guztiak kezkaturik zeuden, beraz bildu eta irtenbide bat bilatu zuten. Juan ehiztari bikaina zenez errege-erreginei laguntza eskatzera joan ziren. Errege-erreginak pozik herritarrak lagundu zituzten, animaliak basotik botaz. Juan eta Violan errege-erreginak anfitrioi, herri osoak sekulako festa antolatu zuen.”

2009ko irailaren 7

Hurrengo irailaren 12an, larunbata, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi konpartsak Jarauta kaleko jaietan parte hartuko du. Saioari hasiera eguerdiko 12etan jarauta kaletik emango diogu. Hator!

2009ko abuztuaren 3

Hurrengo abuztuaren 8an, larunbata, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak Santsanto domingoko jaiako Domingo kaleko jaietan parte hartuko du bertan saioa eskainiz. Irteera goizeko 12etan Jarauta kaletik burutuko dugu. GORA SANTO DOMINGOKO JAIAK! GORA JAI HERRIKOI ETA PARTE HARTZAILEAK!!!

El próximo sábado 8 de agosto, la Comparsa de Gigantes del Casco Viejo de Iruñea va a participar el las fiestas de Santo Domingo. La actuación comenzará a las 12 de la mañana desde la calle Jarauta. GORA SANTO DOMINGOKO JAIAK! GORA JAI HERRIKOI ETA PARTE HARTZAILEAK!!!

2009ko SANFERMINAK

Gora Iruñea! herri plataformak (herri eta kultura kolektibo desberdinek parte hartzen dugun plataforma) herri ekimen programa zabala antolatu du San Fermin festetan zehar Takonera parkean egitea pentsatzen zirenak Baina aurteherri sanferminak san fermines populares gora iruñean ere, Iruñeko udalak festa ekitaldi hauek guztiak egiteko Takonerako Parkea ez uztea erabaki du. Hala ere, argi dugu Gora Iruñea! eta herri kolektiboak 2009ko Sanferminetan modu batera edo bestera presente egongo garela: Gure fanfarreen musikarekin, txarangekin, peñekin, txistulariekin, gaitariekin, trikitilariekin, albokariekin, Alde Zaharreko erraldoiekin, dantza taldeekin eta dantza egin nahi duen edozeinekin, gure kaleetan emango diren bat-bateko kontzertuekin, elektrotxarangarekin, Euskara festa bide bezala, hiri honetako emakume eta gizonen protagonismoarekin eta gure festa filosofia gurekin partekatzera datozenekin.
Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsatik aktiboki parte-hartzera animatzen zaituztegu San Fermin parte hartzaileagoak, parekideagoak eta herrikoiagoak lortzeko. Era berean, jakin uztailaren 9an osteguna, Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa Alde Zaharreko kaleak animatzera eta girotzera aterako dela modu honetan Gora Iruñea! plataforma lagunduz. 11:00etan Jarauta kaletik aterako gara.
GORA SAN FERMIN HERRIKOIAK!!!

 
 

Aldapa 3, 31001 Iruñea-Nafarroa
erraldoiak_gigantes@yahoo.es
671 171 081
Web diseinua: Leire Irigibel Uriz

 
san fermin