gigantes
alde zaharreko erraldoiak gigantes casco viejo
erraldoiak

Herrik sanferminak

Urtero bezala, Gora Iruñea herri plataformak (herri eta kultura kolektibo desberdinek parte hartzen dugun plataforma) herri ekimen programa zabala antolatu du 2010eko Sanfeherri sanferminak safermines popularesrminetarako. Aurten ere herri erakundeok gure fanfarreen musikarekin, txarangekin, txistulariekin, gaitariekin, peñekin, Alde Zaharreko erraldoiekin, trikitilariekin, albokariekin, dantza taldeekin, dantza egin nahi duen edozeinekin, gure kaleetan emango diren bat-bateko kontzertuekin, elektrotxarangarekin, Euskara festa bide bezala, hiri honetako emakume eta gizonen protagonismoarekin eta gure festa filosofiarekin kalean egongo gara. Animatu eta parte hartu!!!
Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsatik Gora Iruñearen egitarauan ospatuko diren ekitaldietan aktiboki parte–hartzera animatzen zaituztegu San Fermin parte hartzaileagoak, parekideagoak eta herrikoiagoak lortzeko. Era berean, jakin uztailaren 12an astelehena, Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa Alde Zaharreko kaleak animatzera eta girotzera aterako dela. Goizeko 11:00etan Jarauta kaletik aterako gara. ESPERO ZAITUZTEGU!!!

Jai herrikoien aldeko kontzentrazioagora iruñea logoa jai herrikoiak fiestas populares iruñea pamplona

Aurreko igandean, uztailak 4, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak Gora Iruñea! herri plataformak deitutako “Sanfermin Herrikoien” aldeko kontzentrazio deialdiarekin bat egingo du. Hortaz, arratsaldeko 7etan jarauta kaletik abiatuta Udaletxe plazaraino iritsiko gara bertan gaueko 9ak arte egongo garelarik.
Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsatik Gora Iruñeak antolatutako kontzentrazioan parte hartzera animatzen zaituztegu!!! Kontzentrazioa arratsaldeko 5etatik gaueko 9ak arte Udaletxe plazan burutuko da. GORA JAI HERRIKOIAK!!! GORA SAN FERMIN HERRIKOIAK!!!

2010eko inauteriak

Eguna aurrera doa eta gauak kauteren zalaparten hotsari tokia uzten die, inauteri garaia irialde zaharreko inauteriak jai herrikoiak fiestas populares carnavalestsi dela iragartzen diguten kauterei. Disfrutatzeko garaia heldu da, merezi dugu. Inauteri hauek aldarrikapen alai bat izanen dira, igogailurik gabe 4. pisu batean bizi eta egunero kalera ateratzen diren auzoko amonen aldarrikapena; saskibaloian aritzeko pista xume bat gabe segitzen duten gaztetxoena; hilabete bukaerara ailegatzeko mirariak egiten dituztenena; modu basatian zigortutako gazteena; isun eta debekuen gainetik bere lana egiten jarraitzen duten elkarteena;
Lokalik gabe eta dirurik gabe oraindik bizirik dirauten auzoko erraldoiena… eta egunez egun auzo hau den bezain ikaragarria izatea egiten duten pertsonena. Hain heroikoak eta anonimoak diren balentria horientzat guztientzat gure omenaldirik bereziena, hobekien egiten dakiguna: Alde Zaharreko Inauteriak. Han egonen da konpartsa, animatzen eta bazterrak nahasten. Auzoko heroiak, gozatzeko garaia heldu da!

2009ko irailaren 23

Kaixo lagunok: Jakingo duzuen bezala, Iruñeko Udalak AldapakoSanferminetan Redinen jartzekoak ziren karpa, eszenatokia eta barra debekatu ditu. Aldi berean, Nabarreriako plazan burutzekoak ziren hainbat ekitaldi tokiz aldatu ditu.

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi konpartsatik auzoak antolatutako ekitaldietan eta Udaletxearen jarrera salatzeko, Alde Zaharreko Jai Batzordeak deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Hauek dira burutuko diren mobilizazioak:
1.- Irailak 25, Ostirala. Arratsaldeko 7etan MANI-FESTAzioa Nabarreria plazatik. 2.- Irailak 26, larunbata. * Eguerdiko 12etan KALEJIRA San Frantsizko plazatik. * Gaueko 9etan BURRUNBA auzo guztian zehar. GORA ALDAPAKO SANFERMINAK, auzotik eta auzoarentzat! GORA JAI HERRIKOIAK!!!

2009ko irailaren 22

Lurra, Sua, Ura eta Airea festa handirako apaintzen dira. Hariak, orratzak, plasteak, margoak, apaingarriak eta tindategiak hitzordu handirako presaka eta urduri ibiltzen dira. aldapako sanferminak san fermin txikito iruñea pamplonaAuzoko jaiak iristen dira, erraldoiei bizitza eta bizitzen jarraitzeko gogoa eman zien auzoa. Eta berriro ere debeku eta usurpazio kanpaiak joka ari dira. Tentelkeria eta inozokeriaren hutsunean dilin-dalan ari dira kanpaiak. Kanpai hauek ez ditugu behar, auzo honek soberan zerbait izatekotan kanpaiak dira. Jaia eta dibertsio itxura duten ilusio eta konpromiso kanpaiak nahi ditugu. Kanpandorreek ezingo dute inoiz euren bizilagunetatik at jo.
Beste behin ere eta oraindik ozenago, Konpartsatik, jai eta erreibindikazio egun hauetan parte hartzera eta gozatzera dei egiten dugu. Erraldoiak goitik, txikiak behetik eta gainontzeko bizilagunak izkina bakoitzetik, kanpaiak joko ditugu. Gure kanpaiak. Gozatzera!

 
 

Aldapa 3, 31001 Iruñea-Nafarroa
erraldoiak_gigantes@yahoo.es
671 171 081
Web diseinua: Leire Irigibel Uriz

 
san fermin