2010eko Aldapako Sanferminak 
Eta musika entzun zen... jende uholdea saltoka ari zen pozaren pozez, giza harresia osatuz. Plaza jendez gainezka, gurpildun zezenek eta erraldoiek bakarrik zeharkatu ahal izan zuten. Auzokideek plaza hartua zuten, euren plaza. Besta inoiz baino handiagoa zen.
Musika entzun zen eta entzuten jarraituko da. San Fermin txiki aurrera doa urrats erraldoiak emanez, hau geldiezina da.
Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi konpartsatik Aldapako Sanferminetarako Jai Batzordeak antolatutako herri programan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Irailaren 24, 25 eta 26an ospatuko dira jai herriko hauek.
GORA ALDAPAKO SANFERMIN!
GORA JAI HERRIKO ETA PARTE-HARTZAILEAK
ATARRABIAKO ERRALDOIEN BISITA ALDAPAKO SANFERMINETAN
2010eko Aldapako Sanferminetan, ATARRABIAKO erraldoien konpartsa Alde Zaharreko kaleak alaitzen ibiliko da larunbata goizean. Urtero bezala, Erraldoi hauek Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien konpartsak gonbidatu ditu.
Duela urte batzuetatik hona, Alde Zaharreko Erraldoi Konpartsak toki ezberdinetako erraldoiak gonbidatzen ditu, denen artean erraldoi, musika eta dantza ezberdinez gozatzeko. Jadanik Tolosa, Lezo, Agoitz, Bartzelonako Llicçà de Vall eta Donostiako Carmen kaleko erraldoiak izan ditugu gure artean.
Aurten irailaren 25ean, larunbata, goizeko 11etatik aurrera eta Mercaderes kaletik hasita erraldoi hauen dantzaz gozatzeko aukera izanen dugu.